XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. E: Ipar-ipurua: ipar-orrea .

Zuhaiska betiberdea, 15 m-rainoko zuhaitz izatera iritsi daitekeena, tentea edo etzana, dioikoa.

Eite oso aldakorrekoa, enbor zuzen, lodia, salbuespenez 1 m-ko diametrorainokoa, jeneralean oinetik hasita adarkatzen dena; azala gris arreska, mehea, zirrinda finetan askatzen dena.

Hostoak hirunako bertiziloetan, gazteak erikoideak eta adinekoak azikularrak, zurrunak eta ziztatzaileak, 10-20 mm bitartekoak, launduak, gainaldean estoma-zirrinda zuriz hornituak; zirrinda hau oso gutxitan aurkitzen da nerbio fin batek oinean zatituta; sarritan argizari-geruza zuri-urdinska batez estalita azaltzen dira.

Oin arretan kono oso ugari, hosto-galtzarbean bakarka, horiskak, oboideak edo zilindrikoak, ezkatak hainbat bertizilotan antolatuta edukiz; ezkata bakoitzak 3-7 polen-zaku.

Oin emeetan kono-ezkatak mamitsuak eta elkarri soldatuta egoten dira eta ondorengo fruitua biribildua edo oboidea (galbulua) izaten da, 6-10 mm-koa, gaztetan berde argia eta beltz urdinska heldutasunean, hau ere argizari-geruzaz estalia.

3 hazi luzanga eta angelutsu eduki ohi ditu.

Udaberrian loratzen da eta fruituak bigarren edo hirugarren urtean heltzen dira; hori dela eta, aurki daitezke arbola baten gainean bat, bi eta hiru urteko fruituak aldi berean.

Berezko banaketa-areak ia Ipar-hemisferio osoa hartzen du.

Terreno-mota guztietan etortzen da ongi, itsas mailatik hasi eta 2.000 m-ko altituderaino; gure herrian erdialdeko eta goi-mendiko espezie bezala portatzen da, hiru subespezietan banatuta: 1. Hosto inkurbatuak, subinbrikatuak, mukronatuak; zuhaiska, gehienetan etzana......... .

Hosto zuzenak, gutxi-asko patenteak, akuminatuak; zuhaiska ez-etzana edo zuhaitza.

2. Hostoak 1-1,5 mm bitartekoak zabalean, bakanduak; zuhaitza edo zuhaiska tentea...... .

Hostoak 1,3-2 mm bitartekoak zabalean, ugari-ugari; zuhaiska txaparrotua...... .

Zuhaiska tentea edo zuhaitz txikia, adaburu piramidal estukoa.

Hostoak 10-20 x 1-1,5 mm-koak, patenteak, meatzak.

Berau da Euskal Herrian gehien hedatutako ipurua, mendialde atlantikotik hasi eta erdiko mendi mediterraneoraino.

Bere fruituak gin edaria egiteko erabiltzen dira eta ezaugarri diuretiko eta karminatiboak dauzkate.